-
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Bilbo bi albo: bizikleta-taldearen lehen irteera blogean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi

Alberto Contador Irunen jandako solomillo baten bidez dopatu omen da. Baina guk ez dugu horrelakorik behar izan. 40 kilometro inguru egin genuen, 30 lagunen tropelean, larunbat goiz gozo eta beroan. Giro ezin hobea eta ibilbide erraza, motorrak berotzen hasteko egokia. Hurrengo hitzordua azaroaren 6an.Bike route – powered by -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Yoga taldea martxan da blogean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Gure taldearen zazpigarren urtea da eta, zoritxarrez, bakarrak gara Getxon yoga euskaraz lantzen. Atzo arrastian Hasier irakaslearekin eta taldeko kideekin elkartu ginen Aldai Patronatuan, ikasturteari hasiera emateko. Zerrendan 18 lagun daude, oraindik ez baduzu izena eman, arin ibili, leku bi besterik ez daude taldean. Parte hartzeko informazioa: Urritik ekainera bitartean Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: San [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Euskara hilerrian? blogean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Argazkia: Bai, lagunok, euskara hilerrian . Batzuek euskara hilda ikusi nahi badute ere, geuk egunero bizia ematen diogu eta hilerrira ere eramango dugu. Ondarearen Europako Jardunaldiak urtero antolatzen dira Bizkaiko hainbat herritan, eta aurten, Getxoko ondarearen irakurketa desberdina egin nahi izan dute. Horregatik, lehengo protagonista nagusien, sortzaileen, bizi izan zutenen, legatuan eman zigutenen eta abarren pentsaerara hurbildu gaitezke eta, [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Egizuren bizikleta-taldea jaio da! blogean duela 2 hilabete · Ikusi
Atzo egin genuen bizikleta-taldearen lehen bilera-merienda eta 20 lagun batu ginen Aldai Patronatuan (pena ez genuela lehen talde-argazkia egin): batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoiko daudenak eta berde gabiltzanok, gehienak getxoztarrak baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin, eta baten bat bizikletaz ere agertu zen (oso ondo!). Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k ekintzan iruzkin berri bat bidali: duela 2 hilabete · Ikusi
Ricardo, bada, guri antzekoa gertatu zaigu, facebookeko html-a ondo, baina scribd eta flickr-en kodearekin saiatu gara eta ez da agertzen nahi duguna
Honi erantzuten: - Ricardo Gómez-(e)k eguneraketa bat bidali du: Migrazioa egin dut eta gehiago gustatzen zait oraingo blogen itxura. Hala ere, ez dakit posible den alboko barran script-ak sartzea, blogari.net-en egin daitekeen bezala (delicious-eko loturak eta etiketak, bisiten kontadorea, etab.). Nola egin beharko nuke oraingo blogeko alboko barran ditudan script-ak blog berrian sartzeko? · Ikusi -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea eta Bizarra Lepoan Euskara Elkartea lagunak dira orain duela 2 hilabete · Ikusi
-
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k ekintzan iruzkin berri bat bidali: duela 2 hilabete · Ikusi
Kaixo, Ricardo, joan ”Aurkezpena” menura, han Widget-ak horretan klik egin eta ”Primary Widget Area” kudeatu ahal duzu, html testua sartzeko ”Testua” deituriko barratxo grisa eraman behar duzu erdiko aukeretatik
Honi erantzuten: - Ricardo Gómez-(e)k eguneraketa bat bidali du: Migrazioa egin dut eta gehiago gustatzen zait oraingo blogen itxura. Hala ere, ez dakit posible den alboko barran script-ak sartzea, blogari.net-en egin daitekeen bezala (delicious-eko loturak eta etiketak, bisiten kontadorea, etab.). Nola egin beharko nuke oraingo blogeko alboko barran ditudan script-ak blog berrian sartzeko? · Ikusi -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea erabiltzaile erregistratu bat da orain duela 2 hilabete · Ikusi
-
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Irriz irri, herriz herri, irrien lagunak Areetan! blogean duela 2 hilabete, 1 aste · Ikusi
Getxora ere etorri dira Porrotx, Marimotos "Irrien lagunak" ikuskizunarekin. Emanaldi bi izan ziren atzo Areetako Xake enparantzan, 16:30ean eta 19:00etan. Guztira 2.500 zale batu ginen dantzatzeko eta kantatzeko. Bizarra Lepoaneko kideek (horien artean Bapirukeko begirale martxosoenek) eskerrik asko erraldoia bidali diete antolakuntzan parte hartu duten lagun guztiei: Uktest txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, Getxoko Udala, Garazi, [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Bizikletak prest? blogean duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi
Proposamen bikoitza dugu bizikleta maite duzuenontzat: bizikleta-taldea eta bizikleta-asteburua. Dakizuenez, ikasturte berriarekin batera bizikleta-taldea ere martxan jarriko dugu. Jende asko animatzen ari da eta oraindik garaiz zabiltzate interesa izanez gero. Aurkezpen-bilera irailaren 22an egingo dugu, 20:00etan, Aldain , eta bertan azalduko dugu den-dena. Hala ere, interesa baldin baduzue, idatzi edo Landerri deitu (). Bizikleta-asteburua antolatu dute irailaren [...]
-
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Adi gurasolagunak!! blogean duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Irailaren 14an Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu Areetako Xake Plazan. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30tan eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak salgai egongo dira irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (Bizarra Lepoaneko bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko. Hasi abestiak buruz ikasten eta irri egiten!!! Sarrerak salgai: Bizarra Lepoan elkartearen bulegoan: Martikoena [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Bizikleta-taldea udazkenerako blogean duela 3 hilabete, 4 aste · Ikusi
Zuetako askok bizikleta duzue etxeko ganbaran gordeta eta denbora dela, lana dela edo nagia dela ia inoiz ez duzue erabiltzen. Hori aldatzeko proposamen interesgarria dugu zuentzat. BIZIKLETA-TALDEA Zer da? Zertarako da? (Berba)lagun: askotan esan diguzu bizikleta duzula, baina lana dela, nagikeria dela, edo bestea dela, ia ez duzula bizikleta hartzen urte osoan zehar eta bizikleta ganbaran nola hankak [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Paella eguna, ñam ñam blogean duela 3 hilabete, 4 aste · Ikusi
Aurten ere berbalagunak ren toldoan ibili gara. Garbi paella sukaldari sonatua eta Josu pintxea aritu dira paella erraldoia prestatzen. Oso gustura egon gara bertan: euskararen tribialean, umeen jolasekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, kantuan Josu eta Gabirekin… Datorren urterako ideia pare bat dugu martxen jartzeko, ea hurrengoan ere elkar ikusten dugun! Eskerrik asko [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Ekainak zer eman duen blogean duela 4 hilabete, 3 aste · Ikusi
Azken asteetan kontu hauetan ibili gara buru-belarri Getxoko berbalagunok. izan genuen Gasteizko mintzalagunekin ekainaren 12-13an, Algortako Portu zaharrean izan genuen ekainaren 18an, patinaje-tailerra egiten ari gara igandero txintxo-txintxo Anderrekin, ikasturteko egin dugu Algortatik Plentziara eta, bukatzeko, ren formakuntza-tailerra eskaini diegu euskaltegietako irakasleei. Aste honetan udako berbalagunarekin hasiko gara, asteazkenetan eta ostiraletan, interesa baduzu, deitu [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Ikasturteari amaiera emateko… blogean duela 5 hilabete, 1 aste · Ikusi
Ikasturteari amaiera emateko askaritxoa eta triki-poteoa antolatuko dugu berbalagunok ekainaren 18an, barikua.19:30etan lotuko gara Aldai patronatuan pintxoak jateko eta zeozer edateko.20:30ak aldera triki-poteoa egingo dugu Portu Zaharreraino, etxeko lagunek gidatuta.22:00etan Balkoitik Balkoira bertso-saioaz gozatuko dugu Portu Zaharrean, Jone Uria eta Miren Amurizaren eskutik.Animatu eta erdu geugaz! -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Bizikleta-asteburua blogean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Urtero, udaberrian, bizikleta-asteburua antolatzen dugu: egon izan gara vasco-navarro trenbide zaharrean, Bardeetan, Plazaola trenbide zaharrean, Agurain inguruetan… Araba maite dugu -baduelako lautadarik eta errepide lasairik- eta aurten ere hara goaz 10 bat lagun -Bilbo, Sestao eta Getxo aldekoak-: ekainaren 12an eta 13an (larunbata eta igandea). Larunbat goizean irten, egin eta Gasteizen lo egin, Carlos [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Udan ere mingaina astinduko dugu blogean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Udan inoiz baino gehiago euskaraz gozatu behar dugu, patxadaz. Eta hori lortzeko bi proposamen ditugu: herrian bertan udako berbalaguna eta Bizkaiko baserri giroan euskaraz egin. Udako berbalaguna urtero antolatzen dugu Getxon, dagoeneko klasiko bihurtu zaigu. Ekainean zehar izena emateko aukera dago, eta taldeak uztailaren lehen astean ipiniko ditugu martxan. Parte hartzeko zeuk esan zein ordutan eta [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Zelan egon da V. Mintza eguna? blogean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
V. Mintza Eguna, aurten Arrasatera joan gara! Txorierriko berbalagunekin batera bidaiatu dugu. Bertako lagunek ongietorria + hamaiketakoa prestatu dute. Ibilbide gidatua Ana Ugalderen eskutik, Mondragoe eta Arrasate zer diren ikasi dugu, besteak beste. Bertsolariak, ajeak eta barreak. Bazkarian bapo! Getxoko Ana Telori eta beste 6 lagunei saria, merezi duzuelako: ZORIONAK! Getxoko berbalagunak topera inplikatu gara aurten ere. Ez genuen gutxiago espero
Txalo bero [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du “Darwin geurean” liburuaren kritika Berrian blogean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Orain dela aste pare bat izan genuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, bere azken saiakera-liburuari buruz hitz egiteko. Liburua irakurri duzuenok eta irakurri ez duzuenok ere hementxe duzue igande honetako Berrian Bixente Serrano Izkok egindako kritikaren pasarte bat, osorik estekan duzue: : "Altonagaren bertze obrak irakurri dituenari, hala nola Etxepare edo Arman Davidi [...] -
Egizu Getxo Euskaldun elkartea-(e)k sarrera berri bat idatzi du Autoeskolak eta errotuluak, euskararantz blogean duela 5 hilabete, 2 aste · Ikusi
Ekimen interesgarri biren berri eman gura dizuegu, Getxoko euskara zerbitzua dabil hauek sustatzen, eta seguru gaude gustatuko zaizkizuela. Autoeskolan bazabiltzate azterketa euskaraz prestatu eta egin daiteke Bizkaian. Jende askoren lanaren emaitza da hau, eta hainbat herritako eragileen artean zabaltzen ari dira honen berri. Guk espero dugu hemendik aurrera gero eta gehiago izatea gidabaimena euskaraz lortzen duzuenak. Informazio zehatza [...] - Gehiago kargatu

