
Udalak aurten bertan etxeak eraiki nahi ditu parkean. Udal-plenoan onartu nahi dute behin-behinekoan datorren astean.
Parkearen erdia baino gehiago adreilu bihurtuko da.
Parkea pasillo estu bat baino ez da izango. etxeak eta ur-biltegien artean.
Sartu gunean eta sinatu udalari bidaliko diogun eskaera.
Parkea pasillo estu bat bihurtuko da
Zer egin dezakegu? Zer egin dezakezu parkea babesteko?
Etorri parkea ikustera. Familia eta lagunak ekarri parkera otsailaren 28an. Egun horretan auzolana egingo dugu, egun horretan umeentzako jolasak izango dira TXIKI-FOXekin. Igande horretan argazki bat egin nahi dugu zuekin guztiekin udalari EZETZ esateko, parke hau hipotekatu nahi dutenei gure aldarrikapena entzuteko esango diegu. Goizeko 10:00etan parkean!
Egin dezakegun beste”gauzatxo” batzuk:
- Sartu gunean eta sinatu udalari bidaliko diogun eskaera
- Zabaldu handik eta hemendik gure kartela: Kartela-PARKEA BABESTU.pdf
- Uliako Lore-Baratzak proiektura hurbildu eta hasi lanean gurekin ?
- Bidali egizu email bat .
Azaldu zein diren zure kexkak eta zalantzak. - Bisitatu Facebook-eko gure orria, , eta konpartitu gurekin azalduko diren albisteak.
- Begiratu aldizka Uliako auzo-elkarteko blog hau eta @uliatarrak kontua.
Nahi baduzu pasa zaitez boligrafoarekin sinatzera elkartetik (Ategorrieta 67, Donostian), edo parketik (Ulia pasealekua, 15-17, edo Alkate J. Elosegui, 52).

