Shareak, ekonomia kolaboratiboa | Just another Blogariak site

Aza/12

26

Etzazu galdu #OuiShareBilbao!

Azkenik OuiShare Drinks Bilbora iritsi da! Euskadin ekonomia kolaboratiboaren arloan lan egiten duten ekimen ezberdinak ezagutzeko jardunaldia da hau.
Ekitaldi hau aurretik Paris, Berlin, Bartzelona, Roma, Madrid, Bruselas eta Munich-en egin ostean besteak beste, uste dogu garaia dala euskadi mailan ere “Sharing Economy”-aren inguruan lanean gauden proiektu eta jende ezberdina batzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

Zertan datza OuiShare Drinks ekitaldia? elkar ezagutu, esperientziak partekatu, konektatu eta abian jartzen ari diren ekimen guztiak ezagutzeko sortutako ekitaldi informala da hau. Ongietorri moduko sarrera txiki baten ostean lunch batekin hasiko dogu ekitaldia lehen kontaktua eukitzeko modu lasaiean. Honen ostean 2-3 minutuko jam pitch txandak egingo ditugu proiektuak aurkezteko (formatu askean). Helburua ekitaldia dinamikoa eta ahalik eta dibertigarriena izatea da! Denbora nahikoa izango dogu proiektu ezberbinetan sakontzeko “drink”-etik “drink”-era.

Argi dago benetako eragina gizartean ez duela pertsona bakar batek edo proiektu isolatu batek lortuko, Luis Tamayo, OuiShare-eko kideak esan bezala: “ekonomia kolaboratiboaren mudimendu honek hazten jarraitzeko, beharrezkoa da gure artean ere benetako kolaborazioa izatea. Ez dogu astirik ezta gogorik gure gazteluan sartuta egoteko kolaborazioaren sekretuak guretzako bakarrik gordetzen. Partekatu dezagun eta elkarrekin hazi, momentua iritsi da, orain gertatzen ari da.”

Ekitaldian zehar zure proiektua beste parte hartzaileoi erakutsi nahi badiguzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Noiz? Abenduaren 12an, asteazkenean, 18:30etakik 20:30etara.
Non? La Cantera, Novia Salcedo fundazioko co-working espazioa, Harrobi eraikina, la Cantera plazako 4.ean.

Izen ematea: sarrera askedun ekitaldi irekia izango da, halere eskertuko genizueke etortzekoak zaretenoi lehenik posta elektroniko bidez konfirmatzea helbidera email bat bidaliz lokararen gaitsuna kontutan hartu behar dogu eta. Zure proiektua aurkeztu nahi badozu, adierazi ezazu honen izena eta deskribapen labur bat. Bestalde, sortutako hitzorduan apuntatzeko aukera ere baduzue eskura nahi izan ezkero.

Parte hartu! ekitaldi honetarako ez dogu sponsorrik, horren ordez, nahiago dugu laguntzeko prest zaudeten parte hartzaileen ekarpen txikiekin, danon artean sortutako ekitaldia izatea. Horretarako, eskertuko genizueke ekitaldi aurretik gure hitza zabaltzen laguntzea sare sozialetan, bestelako materalarekin lagunduz eta ekitaldiaren bukaeran kaja itsu bat egongo da edarien kostua betetzeko ekarmenak egin ahal izateko. Laguntza hau guztiz boluntarioa izango da! Gure helburua aurtengo OuiShare Drinks hau, ahalik eta kolaboratiboena izatea da.

Antolatzaileak eta parte hartzaile nagusiak: Shareak, Vaivata, Fundación Novia Salcedo, Synergy Matters.

#ouisharebilbao

· · · · · · · · ·

2 comments

Leave a Reply


× 7 = forty nine

<<

>>

Theme Design by