ITZULI itzultzaile neuronala Firefox eta Chromen txertatzeko aukera

ITZULI Itzultzaile Neuronala gure ohiko nabigatzailean (Firefox edo Chrome) txertatu daiteke.
Webgunetako testuak itzultzeko aukera ematen du: euskaratik ingelesera, frantsesera edo gaztelaniara, edo hiru horietatik euskarara.
Gainera, itzulitako testua entzuteko aukera ematen du.
Bestalde, hitzak hiztegian eta wikipedian bilatzeko sarbide azkarra ere badu.
Firefox nabigatzailean txertatu ahal izateko
Edo chrome nabigatzailean:
Euskaraldia 2020, izena emateko epea irekita jadanik

Hizkuntza ohiturak astindu, eta euskaraz bizitzeko urratsak ematea da helburua. Bakoitzak hartzen duen konpromisoaren arabera, 15 egunez (azaroaren 20tik abenduaren 4ra) rol bat izango du: ahobizi edo belarriprest. Baldintza bakarra, gutxienez 16 urte izatea
2021. urterako ikasmaterialak itzultzeko edota zuzentzeko aukera

Ikasmateriala izan daiteke Goi mailako heziketa ziklokoa, erdi mailako heziketa ziklokoa edota Oinarrizko LHkoa
Ikasmateriala aukeratzeko orduan irizpide hauek izango dira kontuan:
-Euskaraz ematen den modulua izatea
-Goi Mailako heziketa zikloa izatea
-Euskaraz matrikulatutako ikasle kopurua
-Euskarazko materialik ez izatea
-Liburu osoa izatea
-Irakasle artean adostua izatea
-Ziklo baten baino gehiagotan erabiltzea
Eskaera inprimakia hemen bete behar da:
Epemuga: urriak9 (aste bete luzatu da)
Eskaera egin aurretik atarian, Eima katalogoan edo beste euskarriren batean argitaratuta dagoen begiratu, antzeko ikasmaterialik badagoen
Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikulatzeko aukera Irailaren 28arte
Hizkuntza Eskola Ofizialetan euskaran (eta beste hizkuntza batzuetan) ikasle ofizial bezala matrikulatzeko epea irekita dago irailaren 28 arte. Euskararen kasuan eta Gipuzkoan Donostia, Irun eta Eibarreko eskoletan egin daiteke. A1etik C1 mailararte egin daiteke
Tramiteak, aukerak, ordutegiak.. ezagutzeko informazio gehiago

IRALEko orduz kanpoko ikastaroei buruzko informazioa + Prest Gara
Eskabidea:
Epea: 2020ko irailaren 1etik 15era, biak barne.
Eskaera ikastetxeak egingo du, taldea osorako. (Ikus prozedura atxikitako deialdietan)
Eskainitako ikastaroak:
zehatza ikusteko
Informazio zehatzagoa:
* Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak
()
Prest_Gara: prestakuntza-jardueren deialdia
(EHAA, )
Matrikula-epea EPEA: 2020ko irailaren 1etik 15era arte
Behin-behineko zerrendak: 2020ko irailaren 21ean
Erreklamazio epea: 2020ko irailaren 22tik urriaren 1era arte
Behin betiko zerrendak: 2020ko urriaren 13an
—
Don Bosco Euskaraldia 2020kin bat

Herriko beste 21 eragilekin batera, Don Boscok Euskaraldia 2020 ekimenean hartuko du parte, horretarako gure ikastetxean 12 barne-arigune eta 2 kanpo-arigune osatuko direlarik. Ekimen hau Azaroaren 20tik Abenduaren 4ra egingo da. Hau dela eta herri mailan egin diren argazki eta bideo kolektiboan parte hartzeko aukera izan dugu azkeneko asteetan. Guztiok euskaraldiarekin!!
IRALEKO Irakastorduz kanpoko ikastaroen deialdia martxan

Bai udaran eta bai ikasturtearen zehar irakastorduz kanpo egiteko ikastaroen deialdia argitaratu da. Lehenengo kasuan ikastaroa eskatzeko epea ekainaren 19an amaituko da. Bigarren kasuan eskaerak egiteko epea Irailaren 1etik 15erarte izango da
Bestalde, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, IRALE ikasturtean momentuz EZ da eskainiko irakastordu barneko ikastarorik. Beste berririk egonez gero, web-gunean argitaratuko da.
EGUNEAN BEHIN – DBtarrok lehiaketaren irabazlea

Hamar aste ondoren DBtarrok taldearen lehiaketa amaitu da. Epe honen barruan Don Boscoko 91 langile eta ikaslek parte hartu dute. Azkenik irabazlea AITOR UDABE Mekatronika alorreko irakaslea izan da. Jaso duen saria ELKARrek eskeinitako 100 eurotako bonoa izan da. Zorionak Aitor eta milesker lehiaketa honetan parte hartu duzuten guztioi!!!
SAILKAPEN OSOA

Lantokiko praktikak euskaraz 10 urte Oarsoaldean
Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte.

