Gaur egunkariak artikulu hau argitaratu du: . Albistea, besteak beste, aldizkariak jaso du: . Bi artikuluetan adierazten denez, liburua erosi du eta sare sozialetan iragarri du.
EUSKERA, AÑO 1610. “Mithridates de differentis linguis…”
Escrito por CONRAD VON GESNER (), bibliógrafo suizo cita y transcribe palabra por palabra el Padre nuestro de Leizarraga(Testamentu Berria), y 100 palabras en un perfecto euskera!! Joya histórica. Ya en Navarra.— Editorial MINTZOA (@Mintzoaeditor)
Hedabideetan eta sare sozialetan argitaratu den informazioan nahasmendu pixka bat sumatu dudanez, ohar hauek dakartzat, zenbait puntu argitu nahian:
Egileaz
Interesatzen zaiguna euskarazko pasarteak dakartzan zatia denez, galdera horretara mugatuko dut. Alegia, nork idatzi zituen euskarazko aitagurea eta hiztegitxoa dituen orrialde horiek? Haien egilea izan zen, eta ez . Horretaz konturatu da :
Es imposible que Konrad Gessner recogiese el Testamentu Berria de Joanes Leizarraga de 1571, ya que había fallecido en 1565. Quien lo recoge es Kaspar Waser en 1610, siguiendo una edición de 1555 de Gessner a la que realiza añadidos.
— Xaverius (@jrastiz)
Izan ere, Italian aurkitu duten liburuak bi zati ditu. Lehena Gessnerren (Zürich, 1555) ezagunaren berrargitalpena da; hala ere, 86. orrian (ez orrialdean) Waserren testua hasten da, honako izenburu honekin: CASPARI | WASERI | Ad Mithridatem GESNERI | Libellus commentarius.

Hau da, Waserrek Mithridatesen testua iruzkintzen du, eta besteak beste Gessnerren testuan falta diren datuak gehitzen ditu. Hor sartzen dira, 134. orrian hasita, Gessnerren jatorrizko liburuan ez dauden euskarazko datuak, aitagurea eta hiztegitxoa.
Iturriez
Puntu honetara helduta, berehala datorkigu hurrengo galdera: nondik hartu zituen Waserrek euskal testu horiek?
Bat baino gehiago ohartu da (ez zen zaila) aitagurea Leizarragaren n datorrena dela. Zehazkiago –gehitzen dut– Mateoren ebanjelioko bertsioa (Mt 6:9-13), ez Lukasena (Lk 11:2-4), azken honek aldaera askotxo ditu eta.
Halaber, bada konturatu dena hiztegian agertzen diren bizkaierazko formak Lucio Marineo Siculorenean ere agertzen direla:
L. Marineus Siculusen liburukoak dira “bizkaitar” formak.
— bor[x]a? #AltsasukoakAske (@protoeuskaldun)
Alabaina, ez bata ez bestea ez ziren izan Waserren testuaren iturri zuzenak. Iturri zuzena, ezbairik gabe, humanista flandriarraren “Parergon, siue specimen cantabricae hoc est veteris vasconum linguae” dugu, liburuan agertzen dena (1597). Jakina, Vulcaniusen iturriak Leizarraga eta Siculo izan ziren.
Hona hemen, hurrenez hurren, Vulcaniusen eta Waserren liburuetako aitagureak:

Hitz zerrendari dagokionez, lagin bat baino ez dut hona ekarriko, baina erraz identifika daitezke hemen ere huts komunak, baita Waserrek egindako huts berriren bat ere:


Aurkitua ala berraurkitua?
Honenbestez, heldu da unea azken galderari erantzuteko. Liburua ezezaguna zen orain arte? Alde batetik, Diario de Navarrako artikuluan k azaltzen duenez, liburuaren aleak aurkitu daitezke munduko liburutegi handi batzuetan behintzat.
Artikuluan zerrendatzen direnez gain, Frantziako Liburutegi nazionalean bi ale daude, baina ez dituzte digitalizatu; bata da eta bestea, . Aldiz, digitalizatuta eta denon eskura dago , eta oso kalitate ona du, gainera. Hortik atera ditut artikulu honetan erabili ditudan Waserren liburuko irudiak.
Bestalde, oker ez banago, Vinsonek ez zuen bere aipatu, baina euskalarien artean, gutxienez, Francisco J. Orozek aztertu zuen artikuluan (ASJU 1980), egileari “Waserus” deitu bazion ere. Azkenik, Josu Zulaikak jaso zuen sintesi-lan bikainean (BSEHL 2016).
Eguneratzea (2020/06/04)
Liburuaren egilea Waser zela, eta ez Gessner, eta Orozek aztertutakoa zela Ekaitz Santaziliak adierazi zien Mintzoakoei Facebook-en, noiz eta :

Bestalde, k bere artikulua eguneratu du, sarrera honetan esandakoak aintzat harturik: .
Mezuak
Bon dia Ricardo, disculpa que escriba erderaz, pero es que esta cuestión, desde que la vi ayer noche en un foro catalán, está acabando con mis neuronas ?
Con tu artículo estoy aclarando varias cosas. Pero sigo con mi principal duda: qué es el libro que encontramos en Google books? lo miro lo remiro y creo que no es otro que han “descubierto” ahora..
Bon dia, Pep: Efectivamente, es el mismo libro. El que aparece en GoogleBooks es el ejemplar de la Biblioteca del Estado de Baviera que enlazo en la entrada del blog. Yo enlazo directamente con la biblioteca, pero esta tiene muchos libros digitalizados disponibles también en GoogleBooks, como el que tú mencionas.
Por cierto, en GoogleBooks se pueden encontrar otros ejemplares digitalizados, como el de la Biblioteca Nacional Central de Florencia () y el de la Universidad de Lausana ().
Vamos, que no han descubierto ningún libro, sino solamente otro ejemplar de ese libro.
“no es otro que EL QUE han descubierto” esan (idatzi) nahi nuen
Mila esker Ricardo, mis neuronas quedan más tranquilas (aunque a partir de ahora desconfiaran mucho más de lo que ya lo hacían de la prensa)
No podía entender cómo se podía “descubrir un libro” que yo había consultado años atrás -casi me parecía que aquí había un “salto en el tiempo” ?
Egiaztatu dudanez, Madrilgo Liburutegi Nazionalean 1610ko edizioaren lau ale daude, egiletzat Gesner hartuta Waser beharrean.
Bestalde, beitu zer bota omen duen Otazuk:
«Incluso aparece la “tz” de mi nombre Aritz, cuando se pensaba que se había inventado hace cien años para unificar gramaticalmente el euskera porque antes estaba la ç. Hace 410 años ya escribieron con “tz”».
Ezjakin bezain begilabur izan behar, Leizarragaren Gure Aita musturren aurrean edukita, hori esateko.